Abereak gobernatzeko zaletasun handia betidanik. Ume-umetatik ganaduzain. Sarritan eskolara joan gabe geratzen zen, baina bera gustora. Basora ateratzen zituen abereak, eta orduan ere zaintzen ibili behar izaten zen, trena oso arriskutsua zen eta. Trenak ganaduren bat harrapatu ezkero auzokoen artean banatzen zuten okela.