< itzuli www.eskoriatza.net-era

Osaba batek haria egiten zuen artilearekin

Laburpena:
Izarak sendoak izaten ziren, lihozkoak. Lihozko arroparik ez du ezagutu. Galtzerdiak ardi-ilearekin egiten ziren. Bere osaba batek maratila batekin haria egiten zuen. Inoiz ez du inor goruetan ikusi.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2006/04/06
Iraupena:
01:30:00
Erref.:
ESK-029 017
Gaia:

Transkribapena:
-Esan dozu izarak-eta senduak zirala.
-Bai. Zien senduak.
-Liñuzkuak?
-Liñuzkuak.
-Orduan zuk ezagutu ziñuzen liñuzkuak?
-Bai. Baiña liñuzko erroparik-eta?
-Ez.
-Eta sasoi baten baserrixan liñua ereitten zebena?
-Liñua ez. Baiña ardi-lania bai, ardi-laniakin eitten zan galtzetiñak. Eta iruten be bai, tio batek itten auen. Maratilla bategaz, bueltaka-bueltaka holan ereitten; bueltaka-bueltaka, eta gero ba galtzak eiñ.
-Tiua? Gizonezkua zan?
-Bai.
-Eta harek harixa egitten eban?
-Harixa eitten auen; berak be galtzagiñan be baekixen.
-Eta maratillia...
-Maratilliaz. Egurrezko maratilliaz.
-Eta ama edo amandria edo halakoren bati...
-Amandriaik enauen ezautu.
-Edo aldameneko basarriren baten ikusi zenduen goruetan egitten?
-Goruetan eztot ikusi.
-Ardi-lania...
-Ardi-laniaz ba horixe. Ardi-lanien zegaz... Hori eitten auen tio batek nere denporan.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Transkripzioa:
Juan Martin Elexpuru
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42