-Basarrixan izena?
-Sarrikorta.
-Eta hau geratzen da herrittik goialdera?
-Bai. Beste baserrixen izenak gurozu?
-Bai.
-Sarrikorta, gero Tranpena, [Txarritxetegi]. Horrek die goixen batetik bestera urrien.
-Segi.
-Tranpena, Lakittegi, Txarritxetegi, Agarre, Katategi, Astesolo, zuk esan dozuna lehen Beitiena, Astesolo, eta Burdingurutz, eta San Martin. Horretxek... Hor aldien horretxek daoz. [...] basarrixen aldien. Bestaldera gehixao, bestaldera be badaz etxiak, baiña kamiñotik bestaldera. Hori da...
-Zuen basarrixan inguruan?
-Inguruan dazenak
-Imajinatzen dot lantzian behin joango zarela Gatzagara. Ingurua asko aldatu da? Galdu egin dira baserriren batzuk?
-Ez. Oso aldatuta daoz oiñ. Geu bizi gintzen basarrixa be oiñ edarto ifiñi dau loba batek. Oso ondo, eztie galdu bape, lehen baiño elegantiauak daoz.
-Eta basarrixak jausitta edo?
-Ez, ez, ez. Hor nire aldeko zerien basarririk eztao jausitta. Hor... bizi die danien.