< itzuli www.eskoriatza.net-era

Eskola kontuak gerra garaian

Mario Padilla Maguregi ( 1928/11/15 )
Laburpena:
Gerra zibila hasi zenean eskolan zer ikasten zuten azaltzen du; Francoren aldeko kantak ikasi behar izaten zituzten. Gaztetan gau-eskolara joan zen.
Elkarrizketatzailea:
Leire Parra
Elkarrizketaren data:
2005/01/01
Iraupena:
01:45:00
Erref.:
ESK-016 002
Gaia:

Transkribapena:
- Eta Otxandixon ze urtetararte juan ziñen hara eskolara ta…?
- Ba, eskolan… gerran emon gendun guk denpora gehixena. [Neukezan] trenta y seisien neukezan nik hamar urte, ta trenta y seisien hasi ta berrogei, cuarentararte edo, hamarretik hamalaure, pixkat ikesteko garaie euki gendunien, ba, “Cara al sol” ta “Por dios, por la patria, el rey” ta holako gauzak ikesi genduzen. Ta gero gabeko eskolan apurtxo bat. Gabeko eskolia emoten euien orduan, eskola-maixuei pagetan otsien sobresueldo bat edo, sueldo [txiki… zan] ta. Hasi nobienbrien edo hasi ta, ba, enero erdi-ingururarte edo, gabez, gabeko bederatziretatik…
- Gabeko eskolak?
- Gabeko eskolak.
- Fin-fin.
- Ordun ya orduko neskakin-ta hasitta gengozan, ba, ordun ezin gauza haundirik ikusi.
- Ya… Denboria pasau gehixao.
- Jolasien batzukin ta… zeoze gehitxuao… pixkat zentzun gehixao eukitten dozu ta ba… mutikotan baiño. Gero ordun, barriz, eskola-maixuek… ez die oingo moduen andereñuek hamalau, hamasei, hogeigaz ta; gure eskola-maixuek larogetaka eukezan bere azpixen. Pentseizu, larogeta ume hazteko…
- Ya… hainbeste gobernetako…! Puf!
- Haunditxuenak [ibiltzen] gindduzen txikixei erakusten; hamahiru-hamalau urtegaz ibilitte nao, ba, sesiño bat edo, hogei bat mutiko edo geure…
- […] eitten?
- … erakusten hori. […] ta larogetaka mutikuak… puo!
Proiektua:
Udaleko Argazki Fondoen dokumentazioa
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42