< itzuli www.eskoriatza.net-era

Inguruan zutenarekin jolasten zuten

Real Media / Windows Media
Maritxu Romaratezabala Badiola ( 1935/02/22 )
Beste hizlari batzuk:
Maria Lezeta Errasti (1933/01/06)
Laburpena:
Umetako jolasak. "Dendatxoka" nola egiten zuten. Inguruan aurkitzen zituzten lora, frutu eta abarrekin jolasten zuten. ("Sakutie"; belar izena). Dirurik ez eta ondoan zutenarekin jolasten zuten; imaginazio handia.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/12/20
Iraupena:
01:05:00
Erref.:
ESK-015 008
Gaia:

Transkribapena:
- Gero dendatxoka be bai…
- Bai, hori be bai, bai.
- Dendatxoka. Ifini… arbolai-ta kendu loratxuek eta bestiei orrixek kendu, ifini holako tablatxo bat edo harri haunditxuenak hola topau… “Hemen daz azelgak saltzen, hemen… —izenak ifintten gutsen— hemen tomatie”. Ta, ba, igual tomatie kentzen gutsen horrek… berdurak egoten zien loratxo moduen […], baltzak, zela esaten otsien… jutsenen horrei? Txorixek jaten dauena, ez dakin? Zela…? Sakutie. Sakutie ez zan?
- Bai, sakutie, sakutie.
- Baltza urteten jutsena, holako loratxo [baltza, sakutiei]. Eta haik hartzen gittuen ta, ba, kazuelatxo… kazulie, bai, holako zatin batzuk fratelen bat apurketan bazonan haren zatixek. Hurrengo tazan bat apurketan zana ta lustre kajie be izeten zonan. Lustre kajie be bete han beste orritxuekin ta dendaka, bueno, holaxe!
- Badakitzu lustrie zer dan?
- Lustria…
- Betuna edo…
- Bai, ez?
- Betune, betune, bai.
- Zapatak garbitzeko ta…
- Bai, ta haren tapak sobratzen zienien haik garbittu ta [holakoxe dendatxuek]. Erositta orduen gauzaik ezebez! Dana holakotxiek.
- Baiña orduan imaginaziñua… ez?
- E?
- Imaginaziño asko eukitzen zenduela, ez? Ta edozer gauzakin…
- Bai, bai, bai, hori bai. Bestela ondo eitten geuen jolas.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42