Bizitzarekiko ikuspegia. Gauza batzuk (errespetu kontuak, e.a.) begi onez ikusten dituzte, baina beste gauza batzutan gizarteak hobera egin duela uste dute.
- Nik pentsetan jonat oingo gaztiek gu baiño hobauak diela, e? Oin horren gauzetan… Por ejenplo, horreik, ba, lekua isten ta, baiña kritiketan ta?
- A! Kritikau ez…
- Ta bata bestiatio gaizki esaten ta lehenguak gehixao gitzen. Lagunartien ta hola, ez dakitzu? Igual zapata zahartxuauek edo soiñeko zahartxuaue edo… Ta orduen oingo gaztiek distintziñua asko be gutxiao dauke bata bestiendako. [Askoaz be hobeto ikusten daue]. Faltan egoten badittun edo mutiko […] bat “Gaur ez jaukat, ba, diruik”, “Autso” ta lagundu. Guk, en kanbio, poltsikuen gordeta [eukitten geben].
- Bai, e?
- Bai, horreik gauzetarako oingo gazterixia askoaz be formalauek die. En kanbio, beste gauza batzuetarako, ba…
- Bai, danetara.
- Danetara. Baiñe… Danetarako izengo da, baiñe… Hori… Por ejenplo, edukaziño haundixe, baiña gero “a la hora de la verdad” igual badakin ze eitten geuen.
- Gero “eskerrikasko” emun biher [geuenien] bape emun ez ta holakuek.
- Bai, halaxe izeten zien orduen kontuek, e?
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)