Euskararen erabilera: hika nori egiten dioten. Ohituraren arabera, batzuei hika eta beste batzuei zuka. Hika egitea oso gauza polita dela uste dute. Zuka, konfidantza gutxiago dutenekin egiten dute.
- Guk itten dou “hi” konfiantza haundixa [daukunai], gaiñetikuei ez. Etxien be nik semiei betik hi, eta zerai be, ba… alabiai, en kanbio, [alabiai] “zu”. Ta anai-arrebok be beti “hi” bata bestiei. Ez dakit, kostunbrie holaxe.
- Oso-oso politta.
- Danien, ezta? Ahizta batekin itten dot “hi” ta bestiekin “zu”.
- Ikusi?
- Bai.
- Zela ohittute…
- Kostunbria.
- Hori da, zelan…
- Zela kostunbretan dan da dana.
- Dana izeten da bai. Holaxe. En kanbio, nik denpora baten… Ama… geldittu nitzen ama barik zazpi urteaz eta aittaz, aittak niri betik “zu” ta beste lau anai-arreba gitzen ta harei “hi”. Ta neuri, en kanbio, gaztiena nitzen ta beti “zu”. Ez dakit ze… hori zela ohittuten zarien edo…
- Bai, ohittura kontuak.
- Bai, ohitturak. En kanbio, Mariñen lagunek gaukenien nik lagunei danai betik “hi”. Bata bestiei “Etorri… ez hator?”. Oin, zahartxuauek bazien harei ez, baiñe geure edadekuei.
- Ez, hori gaur egunian…
- Ta neri hori pentsatzen jaten, neuri “zu” ein ezkero, oin ya akostunbreu naz, baiña han baserrixan danak “hi”, “hi”, ta gero “zu” eitten euenak, ba, falta de konfiantza edo pents… pentsau eitten jaten. Ez dakit.
- Ta, gaiñera, zeuendako be belarrira egingo dau segiduan, ez? Zeiñi “hi” ta zeiñi “zu”…
- Bai, bai.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)