< itzuli www.eskoriatza.net-era

Eskola garaia

Laburpena:
Eskolan zer ikasten zuten. Umetako kontuak; familia giroa. 13 urterekin lanean hasi zen; orduko oroitzapenak. Barkileroa Eskoriatzara noiz etortzen zen; zer saltzen zuen.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/12/20
Iraupena:
03:05:00
Erref.:
ESK-014 042
Gaia:

Transkribapena:
- Zela gogoratzen dittuzu eskola kontuak? Asko ikasi zenduen ala zer ikasi zenduen?
- Nik, e, "las cuatro reglas", "las cuatro reglas" bastante ondo, eta gero honek problemak "de cuatro operaciones"-ta. Hortantxe bastante ona nitzen.
- Mapak eta eukitzen zenduezen?
- Euki bai, baiña nik, e, gutxi, gutxi. Guk han ez geuen mapaik eukitten, eta gutxi.
- Inspekziñoik, inspektoreren bat pasatzen zan lantzian behin?
- Ka, eztot pentsetan, eztakitt. Ahaztuta eukiko dot igual-ero. Baiña eztot pentsetan inspekziñoik-eta. Keba, keba. Eta esamiñaik-eta eztot pentsetan sekula ein geuenik.
- Eskola-egunak zeintzuk izaten ziran. Zapatu goizien be joaten ziñazien?
- Zapatu atsaldia jai uste dot, eguen atsaldia jai. Baiña eguenien izeten zan, e, dibujo. Katxondeo bat izeten zan. “Hi, etorri hona!, etorri hona!” Dibujuoi izeten zan… Ni ardi galduen moduen ibiltzen nitzen lelengotan. Gero, gero… akostunbrau nitzen.
- Eskolatik urten eta jolastu non egitten zenduen?
- Jolasian? Lelengo etxera merixendie hartzen. Guk,e, arrebiak eta nik, arrebia urte bi zarraua zan, merixendie preparaute eukitten euen. Orduen txokolatie, ontzak izeten zien, eta ontza erdi, kutxilluaz ebaitta, e, eta ontza erdi eta ogi zatixe. Domeketan ontza bat. Hori matematiko. Eta domeketan, ba, txakurraundixe propiñie eukitten gauen. Eta gero hamahiru urtegaz fabrikan (s)artu nitzan, ta ba dirue apurtxo bat gehitxuau, apurtxu bat gehitxuau barkilluek-eta eroseko, orduen barkilleruek eta egoten zien-eta.
- Barkillerua bertakua zan ala etorri egitten zan?
- Bertakue… Kanpotik be etorten zien, bai, Mondreuetik etorten zan, bai, Gutierrez, bai.
- Eta zelan?
- Potiekin. Txakurraundixa bota, ta rara!!, bota-ta, premixoik haundixena treinta izeten zan, ta zero be bai, ta cinco, seis, ta… Treinta!, ta, io!, barkillo pillue! Eta egoten zien erredonduak, hostixek esaten utsen, eta bestie, e… barquillos, hostias… bestiek eztakit zela esaten utsen. Bestiek edarrak izaten zien, e. Hemengo barkillerue oso ona zan, oso onak eitte euen, eztixa erdixen ipiñittta-ta, oso barkillero ona zan. Baiña haik, e, gutxi jaten gittuen guk. Guk hostias, hostixak esaten gotsien.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Juan Martin Elexpuru
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42