- Etxiak be hasiko zien egitten?
- Bai. Etxiek eitten hastia kosta jakon, baiña... Gu geu bizi gan etxiek, Dorleta, Dorletako auzua, uste dot hogeta hemeretzi urte daukela.
- Eta ohitturia izaten zan etxe berdin baten pare bat familixa bizi izatia, ero?
- Ez. Hori pasau zan gero. Kanpotarrak, e, hemen industrie hasi zanien kanpotarrak etorten hasi zienien-ta, orduen bai, pisu bat topau ezkerok ba familixa bi ero hiru igual, ta ahal dan moduan. Baiña bestela aurretik ez. Gero pasau zan, langilliak kanpotik etorri zienak, Zamoratik-eta, askok lelengo entradie Gatzagan eitten euen, Gatzagan etxiek hutsik azen ba, eta gero, apur bat konsegiduten euenien ba Eskoritzara saltua; Eskoritzara, Atxabaletara be bai, Mondrauera be bai… Ta bestela ba, Gatzagatik-eta bizikletan fabrikara, Atxabaletara-eta bizikletan.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Juan Martin Elexpuru
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)