< itzuli www.eskoriatza.net-era

Eskoriatza bere gaztaroan

Laburpena:
Eskoriatza nolakoa zen bere haurtzaroan. Eskoriatzako kaleak; kale-baserriak. Umetako kontuak; okerkeriak. 1935ean frontoia egiten hasi ziren.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/12/20
Iraupena:
02:25:00
Erref.:
ESK-014 037
Gaia:

Transkribapena:
- Zelakua zan orduan Eskoriatza?
- Eskoriatza? Bueno, orduan ezebe ez auen ta. Hemen, e, Erdiko Kalia, Beheko Kalia eta Goiko Kalia. Eta gero horri San Juan kalia esaten jakon. Hortxe dirijiduten zan dana. Eta gero ezautu danak itten zien, e, ba Dinotxuenak, ero Baldasarrenak, ero Enekotegixenak…
- Danak ezaunak, ez?
- Bai, danak, danak. Danak ezaunak.
- Eta kale horietaz aparte, beste guztia zer ziren, soluak?
- Bai. Kalien be baazen ganauek aukenak-eta.
- Kale-baserrixak?
- Bai. Inotxuenien be eukiko auen, eta Baldasarrenien be bai. Da nire andrien etxekuek be behixek euki zituen. Harek Ubidetik etorrittakuek zien, baiña behixak, eztakitt bat ala bi eukitten zittuen, baiña behixak eukitten zittuena badakitt seguru.
- Orduan herrixa txikixa izango zan, ez?
- Bueno. Nik eztakitt zenbat habitante eukiko zittuen baiña. Eztakitt. Akaso bi milla eukiko zittuen, baiña gutxi. Auzuetakuekin eta danakin, e. Kalien danok giñen ezaunak.
- Umiak-eta kalian danok alkarrekin ibiltzen ziñaten ala auzo diferentetakuak…
- Ez, ez. Danok alkarrekin.
- Eukitzen ziñuen burrukarik-edo zeuen artian?
- Bai, bai. burrukan be eitten gauen beti be-ta.
- Goiko kalekuak…
- Bai. Batzutan harrika be bai, eta gero hurrengo egunien eskolara fan ta lagunek, baiña… Bai, pasetan zan, bai.
- Hemengo jolaslekua zein izaten zen orduan?
- Bueno. Plazan-ta, orduen frontoia, e, ez auen, oin dagon frontoi hori ez auen. Horma, pareta bakarra auken hemendikaldien; zabala zan. Eta gero han arbola azen haundixak, gaztaiña zoruek, "castañas pilongas" ero. Eta jolasien han ibilttten gitzen. Eta gero, gu etorri giñen urtien, al año treintaycinco, frontoie itten hasi zien, eta al año treintayseis frontoia akabau, San Pedrotan inagurauko zan, eta juliuen gerria urten auen.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Juan Martin Elexpuru
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42