< itzuli www.eskoriatza.net-era

Bedeinkazioak; baserri-giroa

Laburpena:
Soro-bedeinkatzea noiz izaten zen; gai honen inguruko azalpen interesgarriak ematen ditu. Inguruko baserritarrek esnea beraien etxean uzten zuten esnedunak jaso zezan.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/12/20
Iraupena:
01:55:00
Erref.:
ESK-014 031
Gaia:

Transkribapena:
- Soluen bedeinkaziño hori noiz izaten zan?
- Eztakitt ze epokatan izeten zan. Eztakitt, enaiz akordetan.
- Udabarrixan edo?
- Udan izengo zan. Neguan ez zoiazen abadiek soluek bedeinketan.
- Baserri bakoitzera?
- Baserri bakoitzera. Baserri danak pasetan zien. Eta basarrixak han urriñ daz, e! Batzuk alde batera urriñ, eta bestiak betekaldera be bai urriñ… Baiña egun bixan ero hiruan danak pasau-ta…
- Auzuetara eta baserrixetara beti oiñez?
- Biheko, besteik ez auen-ta. Biheko oiñez, orduen ez auen…
- Toki batzutan medikua-ta ibiltzen zan zaldixan …
- Bai, bai, bai. Eskoritzako medikuek be zaldixa baauken. Baiña bestela oiñez. Mondrauetik-eta baserrin batera karnazeruek-eta errekauren bat bialdu biher ebenien, e, orduen ez auen telefonoik eta puñetaik, eta "ekarri deixela, txala ekarri deixela…" Beti geure etxien abixue ixten euen, ta gure aittak-ero gure anai zaharren batek kasakristora; hara fan, ta "bixar goixien erueteko, zera". Gauzak holaxe zien. Ta basarrittarrak esnia hiru-lau lekutatik behintzet ekarten euen geure etxera esnia; eta hurrengo goixien pasetan zan, Angiozarko letxerue esaten jakon, goixien, goixeko seiretan-ero aittak ataraten utsen esnia hari.
- Gera harek repartitzen zittuen…
- Gero Mondrauera erueten zittuen, nik gero Mondrauen ze eitten euen eztakitt. Baiña baserrittarrak beti be, ba, ekarten oskuen zeoze, basarriko ogixa, basarriko opilla-ero; ero labesue eitten euenien sagarrerriak-eta. Ni akordetan naiz zela ekarten zittuen.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Juan Martin Elexpuru
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42