< itzuli www.eskoriatza.net-era

Umetan eliz mutil

Laburpena:
Ume-umetatik meza-laguntzaile gisa aritu zen elizan; egin behar izaten zituen lanak zeintzuk ziren azaltzen du. Elizakoak banatzera joaten ziren; urtean behin abadea baserriz-baserri joaten zen soroak bedeinkatzera.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/12/20
Iraupena:
03:40:00
Erref.:
ESK-014 030
Gaia:

Transkribapena:
- Monagillo lanekin San Prudentzion bertan hasi ziñan?
- Bai, hoixe. Ni fango nitzen monagillo, nik uste dot xei urtegaz ero hasiko nitzela.
- Eta zela hasi ziñan, zeiñen bittartez edo?
- Zela? Bai ba, kalekuek izen-ta, mutikuek, e, han inguruen bizi zien mutikuek danak, asko ez gitzen-ta; gu be bai, eta han tabernakuek be bai, eta gero Elormendiko nire lagunak, oin be lagun intimue dot, Dionixio-ta, eta gu monagillo. Gure anaiek be, anai zarren bixek be monagilluek izan zien. Gero…. Hareik urteteko desietan-ta, gu barrura.
- Eta orduan monagillo lana zer izeten zan, zer egitten zenduen zuek?
- Mezie emuten lagundu-ta; gero baten bat, e, gaixoik dauenien elixakuek emon biha jakonien-ta, oiñ ezta hainbeste usetan, baiña orduan, goixien illunetan, igual kilometro bira San Prudentziotik. Atzenengo baserrixa dao San Prudentziotik kilometro bi ta erdira-ero; kamiñoz, e. Bentan akordetan naz, ni be birrittan fanda nenguen, da nire anaiek eta sarrixau, gizona be txarto, txarto, zaharra… Eta harei komuniue eruten. Abaria-ta goixeko xeiretan-ero, e! Eta kanpanillia, talan!, talan!, jo-ta… Birian baten bat jo ezkero belauniko jarri biher. Belauniko, han pasetan zienak, ba, belauniko jarri, eta talan!, talan! "Han, elixakuak". Holaxe izeten zan.
- Zuk txiliña jotzen…
- Bai, bai. Abarie faten zan kopoiekin komuniue emuteko. Lelengo kostunbriek holaxe zien.
- Eta hori zela izaten zan, beti goizian? Goizian goiz?
- Bai, bai. Goixien xeiretan-ero, goixien illunez.
- Eta zeurekin batera besten bat joaten zan prozesiñuan-edo?
- Ez, ez. Gehixenien bakarrik. Bai.
- Gaixorik zegoenaren habitaziñora?
- Bai. Konfesau eta komuniue emun-ta itte utsen-ta. Gero urtien behiñ terrenuek bedeinkaketan faten zan abarie. Baserririk baserri, monagilluekin. Eta lelengo abare zaharra auenien, batzuetan oillaskue emuten utsen, da beste batzutan arrautzak, beste batzutan txorixuak… Bedeinkatu-ta… Zestuekin, e, asko batzen zittuen, e! Eta monagillueri, abariak, lenagoko abare zarrak, hirutik bat monagillueri emuten utsen; oseake asko. Asko, asko; hirutik bat monagilluei. Gero abare barrixa etorri zanien, gaztie, ha hil zan, ta gaztie etorri zanien, ba…, harek puxkat kanbixau auen, harek, e, propiñie emuten auen, baiña hirutik bat-eta ez. Baiña abariek-eta asko batzen auen. Gero, e, orduan txarrixek zela hiltten zien baserri danetan, geurien be bai, kamiñero-etxie izan arren, aittak urtero-urtero txarrixa hazten auen, txarri haundixa, e! Afana eukitten auen txarri haundixa hazteko. Txarrixa hil, eta gero ba erregaluek, batai eta bestiai, ta… Eren auzo danekuei ez, baiña han ingurukuei, danei. Abariei baserri danetatik erregaluak. Asike… Odolostiek-eta abariek sobra eukitten zittuen. Solomue-ta… Abariei onak eruen bihar ba…
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Juan Martin Elexpuru
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42