< itzuli www.eskoriatza.net-era

Erlijioarekin zerikusia duten ohitura zaharrak

Laburpena:
Erlijioaren garrantzia; gizartean zuen eragina. Ohitura zaharrak; hileta-elizkizunak.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/12/20
Iraupena:
01:00:00
Erref.:
ESK-014 029
Gaia:

Transkribapena:
Orduko gauzak ba, oin ikusten (d)ittugu guk, Eskoritzan bertan pasetan zan, ni Eskoritzara etorritta gero, Eskoritzan be monagillo ibilli nitzen ni, ni bizi guztien monagillo ibilli naz, oindio be monagillo nabill-ta, bizi guztien. Eta Eskoritzan entierruek izeten zien beti hamarretan, goixeko hamarretan. Jentie fabriketatik urten eta entierrora. Eta mezak egoten zien, ba, bost ero sei meza, zazpi altara euazen-ta, batzuetan zazpi be bai, eta hareik mezie emunda gero, hiru abarek meza nausixa emoten euen, entierrokua. Baiña –oiñ etxat ondo pentsetan, baiña orduen, e…-, mezia emuten auen abarieri sakristixara armozue erueten jakuen: meza txikiñak esaten jakonak emuten auenien, sakristixara, e, bandejiakin armozua. Kantsau eingo zien-ta! Lan asko eindda, barurik… Beste danak be bai, e, barurik, han dazenak… Baiña kostunbriek, orduen holaxe zien-ta…
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Juan Martin Elexpuru
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42