< itzuli www.eskoriatza.net-era

Doktrinaren garrantzia

Laburpena:
Erlijio kontuak; doktrinaren garrantzia. Jaunartzearen inguruko azalpenak. San Prudentzioko auzo-eskola; urtean behin inspektorea joaten zitzaien; sariak banatzen zituzten.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/12/20
Iraupena:
02:55:00
Erref.:
ESK-014 027
Gaia:

Transkribapena:
- Relijiño kontuak eta, dotriñia eta. Hori guzti hori imajinatzen dot San Prudentzion izango zala. Jaunartzia non ein zenduan?
- San Prudentzion, bai. Abariak emute oskuen dotriñie, dotriñie sagraue zan orduan. Joe…, dotriñie, e, dotriñie ondo ikesi geuen guk orduan.
- Zenbat jaunartze egin zenduezen, bat ala bi?
- Nik… Uste dot bat hartu geuela, uste dot bat. Enaz ondo akordetan, baiña. San Prudentzion zela hartu geuen komuniua akordetan naz ni.
- Bai?
- Eta konfirmaziñuaz be akordetan naz. Obispue etorri zan, Mateo Mujika izango zan, uste dot. Obispue etorri zan, ta… erdi billurrez, obispuekin, baakizu, erdi billurez zer esango ete oskun. Ta monagillo be ein bihar, ta… Baiña obispuekin, e, abadiekin letxe, ondo.
- Dotriñia esaten dozu ondo ikasi bihar zala?
- Bueno, bueno! Dotriñie ondo ikesi geuen guk.
- Ondo jakiten ez bazan, kalabazak emuten zittuen, edo?
- Keba. Nik eskolan esamiñaik-eta sekula eneban euki. Guk ezkeuen sekula esamiñaik euki. Urtien behiñ-ero Bergaako aiutamentukuok-ero etorten zien, orduen preguntan bat ero bi eitten zittuen, ezta?, zeoze preguntatearren, baiña premixuek ekarten oskuen. Premixuek, paketetxon bat-ero, pastelak-ero, hau ero, bestie ero, ekarten oskuen. Premixuek! Joe… Orduen etzan ezer eoten-ta… Aldamenien zela guk geuken estankue, estankue ta tabernie, han galletak eta saltzen zittuen, galleta paketiek, kostetan zien txakurraundi bat, hamar zentimo, pezetien hamar zentimo. Eta guk harei pastelak esaten gutsen. Honek "galletas maria", eztakitzu, baiña mariak etzien; horrek beste luzenkok zien; baiña txakurraundi bat kostetan zien, eta guk jaixetan eukitten geuen pagia txakurraundi bat. Domeketan txakurraundi bat, etxien emute oskuen txakurraundi bana; neri ta arrebiai txakurraundi bana. Ta takarraran fan ta pastelak erosi. Pastelak.
- Gauza haundixa.
- Eta oiñ gaiñera esaten dou, ezta, e, "joe, hareik oinguen aldien onak zittuan ta". Oinguek hobiek izengo die seguru asko. Seguru asko bai, txarrauek eztie izango oinguek. Baiña orduen ez auen-ta!
- Orduan premixuak Bergarako aiuntamentutik.
- Premixuek ekarten oskuen, bai. Zer eztakitt. Gero kantau eitten gauen, maistriek kantu bat erakusten… Ahaztute daukat. Eta ni kantuek goguen eukitten-ta ona naz, e! Nik lengo bertso zarrak-eta asko dakitt, baiña asko.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Juan Martin Elexpuru
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42