Karramarrotan nola egiten zuten azaltzen du; aingirak nola hartzen zituzten. Erreka aberatsa zen; Eibar eta Arrasate ingurutik ere jende asko gerturatzen zen bertara arrantza egitera. Erreka zikintzen hasi zenean galdu zen arrantza guztia.
- Eta karramarrotan?
- Kangrejuek?
- Bai. Zelan harrapatzen zenduezen?
- Kangrejuek, e… Retelak esaten jakuen holako aro batzukin, zera, saratxo bat; eta ha ipini, eta han okela puxkat, usaiña botaten dauena-ero, puxkat usteldutakue, eta ha ipini, ta kangrejuek hara faten zien, ta atara-ta, hartu-ta, berriz… Angirak-eta asko azen, angirak; eta angirak harrapetan zittuen, e, kordela botata, gabien bota kordelak, punta batetik bestera, bestien ipini, da antzueluekin, hiru-lau antzuelo kordel bakotxari, da hurrengo goixien juan ta, angirak baldin badauke, etxera ekarteko.
- Eta angirak estimauak izaten zian?
- Bai, bai, bai. Angirak haundixak eoten zien! Gu Eskoritzara bizitten etorri gitzenien, gure aittak bezperan kordelak bota zittuen, da Eskoritzara etorri, ta Eskoritzan, e, kamiñeruek etorri zien gure muebliok ekarteko-ta, kamioi baten, eta amak angirak ipiñi zittuen Eskoritzan, lenengo merixendia angirak jan gittuen, jan zittuen… Neuk be jango neuen zeoze, baiña. Bezperan peskan eiñ-ta…
- Orduan erreka aberatsa.
- Oso aberatsa. Oso aberatsa. Eibartik-eta be bai etorten zien, e, horra San Prudentzio aldera-ta peskan eitten, e! Mondrauetik eta be bai asko. Eta, klaro, gero fabrikak hasi zienien, industrie hasi zanien, peskie orduen galdu zan. Loiñak-eta harrapetan zien, bueno! Loiñak eta asko, asko. Bandadak ibiltten zien holaxe bista-bista-bistan, bandadak ibiltten zien. Eta batzuk erreminttak be baaukien, guk ez, baiña hola esparbela, raaa! Bota eta behera faten zan, gero zerakin tiretu eta harrapetan zittuen, loiñak-eta hola harrapetan zittuen.
- Zuek ohiturarik izaten zenduen agorrak egitteko, presa txiki batzuk?
- Bai, bai, bai. Presak eta errekan eitten gittuen, eitten gittuen. Ibiltten gitzen. Lagun batzuk juntau ta jolasian.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Juan Martin Elexpuru
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)