< itzuli www.eskoriatza.net-era

Umetako oroitzapenak

Laburpena:
San Prudentzio ingurua nolakoa zen azaltzen du: eliza; "kamiñero-etxia"; taberna; tren-geltokia. Umetan geltokira joateko jokera izaten zuten. Baserrietako umeak urrutiago bizi ziren eta sarritan etxean lagundu behar izaten zuten, ondorioz gutxiagotan joaten ziren eskolara.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/12/20
Iraupena:
02:05:00
Erref.:
ESK-014 014
Gaia:

Transkribapena:
- Han San Prudentzio inguruan zeren etxia, eliza, eskolia… Zer zekazuen hor inguruan?
- Kamiñero-etxia, gero, zera, beste bat, e, tabernia euena, estankua eta tabernia: gure beziñuek zien hareik. Gero, e, oin Kruz Rojie dauena, hor auen zentrala, Union Cerrajerako zentral elektrikue, elektrizidadie. Han kanala-ta auen-ta. Han bizi zan matrimonio bat seme bategaz, da gero estaziñuan jefie-ta, guardagujia ta beste kaltzadoren bat ero bizi zien; eta beste matrimonion bat be bai, guardafrenua-ero zeren bat. Gero Oñatiko trena zela etorten zan San Prudentzioraiñok, da San Prudentzion, e, berutza eta gorutza doiazenak. Bitorixara juteko, Maltzaara juteko ero Donostiara juteko, Oñatittik San Prudentziora etortzen zien trenien, da han transbordue eiñ, ta… San Prudentzio inportantie da, e!
- Bergarak orduan, sasoi baten, lau estaziño zekazen, ezta?
- Bai, bai.
- Eta bat San Prudentzio zan.
- Bai.
- Orduan hor jende asko ibiliko zan, batera eta bestera…
- Bai. Jentie ibiltten zan.
- Eta zeuek kontakturik eukitzen zenduen, estaziñora joateko ohitturarik edo?
- Bai, bai. Estaziñuan-ta ibiltten gitzen gu. Klaro, han lagunek-eta be bageuken-ta. Neska ta mutil, estaziño inguruen asko. Guk estaziñokuekin-ta asko tratetan geuen, zela guk basarririk ez gauken… Ortue-ta baauken, ortue-ta baauken aittak-eta. Baiña beste gehixenak basarrittarrak. Horreatik izeten zan, e… Gu asko gehixau juten giñen eskolara; guk sekula ez geuen faltetan eskolara, eta basarrittarrak ba askotan fallo ein biher izeten auen, behixek zainddu biher zittuela, ero hau ein biher dauela ero bestie ein biher dauela. Urriñ zela bizi zien, atxakixan bat izan ezkero, etorri barik geratu-ta…
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Juan Martin Elexpuru
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42