- Dana dala, jolas orduan eta zer jolas egitten zenduen?
- Ze jolas? Maistriakin berakin…, bera gogorra zan sokasaltoka-ta, asko eraitten oskun, bai. Da bera sokiai eraitten, da soka fuertie-ta, fuerte! Deskuidau ezkero jo orkatillan eta hankazgora be bai. Batzuk, e, gauza danetan moruen, batzuk abillidade gehitxua eukitten auen beste batzuk baiño; beste batzuk torpe samarrak eta… Ahal dana. Gero pelotan be eitten geuen puxkat, elixpeien pelotan be eitten geuen puxkat. Eta gero, intxorrak dazenien-eta, potxoloka esaten gutsen, intxaurrekin, zer bat eindda. Zerakin, e, tortoleska be eitten geuen.
- Tortoleska zerekin eitten zenduen?
- Tortoles "tabas" dia, ardixen, e, hankak… Tortolesak die ba… lau, bost, xei… alde…
- Eta mutillak be horretan?
- Bai, bai, ba. Neskak abillidade gehitxuau izeten auen, abillidade gehitxuau.
- Intxaurrak esan dozu, intxaur denporan intxaurrekin jolasten zenduen?
- Bai, bai, bai. Intxaurrekin.
- Egoten zan urte sasoi bakoitzian, esate baterako Garizuman…
- Garixuman txirikilletan eitten gauen.
- Eta zer jolas da hori?
- Holako, txirikillia esaten gauen, holako egur bat, puntak alde bixetatik eindda, eta gero mazeta bat egoten zan, da harekin bota ahal danik urriñen, eta gero bota biher izeten euen, holako zer bat, barruan sartzera; sartzen ezpaeuen ba… Eztaitt. Ia ahaztuta dauket, e. Gero txirikillia ipiñi zoztxo baten gaiñien hola, ta mazetiekin jo, ta aidien bota. Eztakitt zela eitten geuen be…
- Zeuek eitten zenduezen makillak?
- Bai, bai.
- Fubolian eitten zenduen?
- Fubolian? Nik fubolian sekula eztot eiñ, sekula be ez. Narruzko baloi bati eztot pentsetan ostikada bat sekula emun utsatenik.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Juan Martin Elexpuru
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)