- Eta kamiñeruan lana ze izaten zan?
- E?
- Beran lana ze izaten zan?
- Kamiñeruek eukitten euen orduen, kamiñero bakotxak, bi, hiru… lau kilometro edo. Euren trozuek eukitten zittuen ta ha garbi eukittia izeten zan euren zera. Ta gero noixien behin juten zien harri-zabalketan ta ibiltten zienien brea botatzeko ta, ba, igual Plazentziara edo beste leku batzuetara. Ta gure aitta beti oiñez faten zan. Bizikletan ahalegin danak ein ikesteko, ta pentsau be ez, pentsau be ez ta pentsau be ez, ta sekula ez zan jarri bizikletan. Ta bizikletan jarri balitz, ba, asko hobeto fan leikien, ba, baiña ez auen gura. Beti oiñez.
- Toki guiztietara…
- Bai. Ta gero ondo auken [hak], kilometro bat auken… San Prudentzioko kruzien bizi gitzen, ezta, kamiñero-etxien. Kilometro bat Oñatira, beste kilometro bat Mondrau aldera ta beste kilometro bi Bergara aldera euken. Harek etxetik urten ezkero [palarraz] ya bere trozuen auen. Etxetik urten ezkero, ba, hori bentajioi baueken, iñora fan biherrik ez. Beste batzuk, ba, noberan trozora fateko, ba, kilometro bi, hiru edo bost ein biher. Ezta? Ta harek etxetik urten ezkero, trozo barruen auen ta ondo auen.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07 / Faxa: 943 71 40 42