- Herriko eskolan, zenbat urtekin edo?
- Herriko eskolan, 8 bat ... 6ttik 8ra, 6-9 ... holakon bat.
- Eta behin hori amaittutakuan, zein izaten zan hurrengo pausua edo?
- Ez, zera, gero... zerakin, frailiekin.
- Frailliekin.
- San Viatorrekuak. Urte asko maixu bateaz.
- Zeiñekin?
- Hermano Luis. Hau be, ibilitta egongo zara.
- Eta zelakua zan Hermano Luis?
- Bueno, euskalduna, hak bai euskeraz itten oskun. Bai. Eta bueno, hemengo kantuak eta, bueno, oso boz onekua, eta, bueno, gero epokia be izen zan, egon zien, ba, orduan apaizak zela gehixago zaozen, hor lehen esan douna, Don Antonio, ba, zinia zertu zabena eta, eta horreik musikuak zien, musikuak eta organistak eta, bueno, musika… musika… asko gustatzen jakonak be bai, eta asko zekixenak.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Kepa Elortza
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)