< itzuli www.eskoriatza.net-era

Hirigintza arloan herrian eman diren aldaketak

Laburpena:
Dorleta auzoa noiz hasi zen handitzen; Olaeta auzoa. Hirigintza arloan eman diren aldaketak.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/09/22
Iraupena:
01:35:00
Erref.:
ESK-012 004
Gaia:

Transkribapena:
- Oin, e, Dorleta [ezautzen] dauen auzua, hori hasiko zan gutxi gorabehera, 66an edo, ni soldaduskara etorri barri, hasi zien pixkat kooperatibak eiñaz, eta etxiak, ba, [ehun ta] 36 piso. Herrixendako izan zan gorakada haundixa, jente asko, beste… errentan bizi zianak eta ezkontzeko asmotan ta zerak eta… asko… hortantxe sartu zan.
- Orduan, zuk ze esango zenduke, hor, Dorleta ta Olaetan eta, kanbixua ze etorri zan…?
- Dorletaz hasi zan gehixen. Hori… hogeta… Klaro, hogeta… hamarren bat urte edo gehixago.
- 60 edo 70 inguruan?
- Bai, 60 inguruan, bai. Olaeta ez, Olaeta bastante barrixagua da. Lehengo estaziño parerutz, han danak ortuak eta soruak zien.
- Asko hazi da herrixa, ez?
- E?
- Asko hazi dala herrixa.
- Honbre, asko, asko, benetan.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Kepa Elortza
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42