- Erromerixetan, ez dakit, ze egoten zian, plaza desberdiñak edo soiñujole desberdiñak edo…?
- Hamen soiñujollie, ba, zerien, Arrasaten egoten zan Santo Tomasetan, […]. […] pezeta bi-hiru kobretan auien ta… dantzan eittie ta benga!
- Eta mutillek ordaintzen zenduen? Neskak ordaintzen zeben erromerixan bailia?
- Ez, [ez], mutillek bai.
- Mutillek bai, mutillek pagatzen [zeuen], ezta? Baiña neskak ez.
- Neskak ez…
- Etorten jatzun ta ipini papeletia ta benga! Oin, kalabaza mordue be…!
- Bai, e?
- “Hijas de María”, “Hijas de…” zerien… joe! Orduantxe, ba…
- “Hijas de María” hori ze zan kongregaziñoren bat?
- Kongregaziñue.
- Eta horrek ezin zeben dantzarik ein ala…?
- Ez dakit. Kalabazak emuten zittuen ta…
- Oseake, begira egoten zian bakarrik?
- Bai.
- Edo…?
- Aitzikixa bat […]; hoixe, esan.
- Eta mutillen kongregaziñua zein izaten zan?
- E?
- San [Diego] ta San Luis.
- Mutillen kongregaziñua…
- Luisena.
- Eta zeuk be parte hartu zenduan hor?
- Luistarretan bai.
- Bai? Eta ze eitten zenduen?
- Azkenengo…
- Ze izaten zan kongregaziño horretan parte hartzia ze… suposatzen zeban? Mezaren batera juan bihar ziñazien?
- Goxien zazpiretako mezetara fan eta gero tabernara. Tabernan raziua edo zerakin hartu ta benga!, bazkaldu artien [txikiteuan…] gaiñera.
- Hori zer jai egunetan?
- Ba luistarrenetan, aparte.
- Hori ze zan hillian behin edo…?
- Hillien behin.
- Eta zeoze medallaren bat edo zeoze eruaten zenduen?
- Medallia bai. Han [egongo da] batenbat etxien.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07 / Faxa: 943 71 40 42