< itzuli www.eskoriatza.net-era

Herri-eskola

Laburpena:
Eskolara nora joan zen. Herriko eskolan lehenengo eta gerora fraileekin ikasitakoa. Haur-eskola mojekin ematen zen.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/09/22
Iraupena:
02:00:00
Erref.:
ESK-011 003
Gaia:

Transkribapena:
- Eskolara nora juan ziñan?
- Ni eskolara bertan Eskoriatzan. Ta gero hementxe hermanuak ipini euen eskolioi, zerak, frailletakuek, [San Viatorkuek].
- [San Viator], bai.
- Lehenengo hasi gitzan hamen, [ospittale] hor bertan, […] lekuen. Eta gero handik pasau gitzen zerera, [oin…] lekura.
- Eta hermanuekin…?
- Hermanuekin.
- … zenbat urtekin edo?
- Ni hermanuekin ekingo nitzen, ez dakit, hamabi urteaz edo ez dakit zenbat eukiko nittun orduen ekin nitzenien.
- Eta hasierako eskolan, eskola txikixa edo…?
- Txikixek. Plazan aazen eskolak, Jose Arana edo zerak, ta haintxe ibili nitzen. Lehenengo mojetan hamantxe zerien eskolatxo bat, emuten oskuen klasie mutikotan, ta gero maistruenera.
- Orduan, lehelengotik monjekin ume-umetan, gero herriko eskolara eta gero ya hermanuekin…
- Hermanuenera.
- Eta monjetan ze egoten ziñazien neskak eta mutillak danak batera?
- Orduen bai.
- Txiki-txikixak, ez?
- Txiki-txikitan bai.
- Eta gero herriko eskolia, batetik mutillak eta bestetik neskak?
- Aparte [juten gitzen eskolara].
- Eta, ez dakit, goguan dakazu maistroren baten izena edo…?
- Maistruek don Tomas ta halako [zera] batzuk, bai, baiña… zerian.
- Eta ze zian gogorrak? Zorrotzak? Ze…?
- Bai, zorrotzak orduen. Gero hermano Luis egon zan…
- Hori ya hermenuetan?
- Bai. Ta haretxeaz, don Luiseaz, gero, lana ekin artian.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42