< itzuli www.eskoriatza.net-era

Marin auzoa; ermitak

Laburpena:
Marin auzoa nolakoa zen; ermita. Maringo ermita zaharrena, San Lorenzo (Arane baserriaren ondoan). San Lorenzo santua Santa Luzia ermitara eraman zuten.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/09/22
Iraupena:
01:40:00
Erref.:
ESK-010 006
Gaia:

Transkribapena:
- Eta Marin auzua gitxi gorabehera goguan dakazu zelakua zan? Basarri asko zeren, ermittarik zeuan…?
- E?
- Ermittarik edo…?
- Ermittak be bai. Ermittak… Oin geratzen da bat, baiña lehen zauen beste bat. Bai. Baiña bestiori, lehelengo ermitta zaharra, zaharrena, zan San Lorenzo. Euen Arane baserri onduan. Arane… Dao baserri bat Arane izenekue, ezta? Haren inguruen zeuen hori ermittaori. Ta ermittaori, ba, nolabait hondatu zan eta han euen santua San Lorenzo. San Lorenzo ekarri zan beste ermitta batera. Beste ermitta bat egin zan oso ederra —oain ondo dago— Santa Luzia, ezta? Ta Santa Luzian jarri zuten hori, ekarri zuten hori San Lorenzo hori ere. Ta […] oain zean dago, Donostiako artxi… esto…
- San Telmon edo?
- Ez, esto… obispaduko…
- Diocesis…
- Bai, diozesiko… zela esaten da? Museuan. Bai. Haintxe dago, baiña Maringua da ta uste dugu laister barriro Mariñera ekarriko dutela. Baiña haintxe agertzen da Maringua dala, ezta? Ta hoixe da, ermita hartatik ekarrittakua.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Edizioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42