Umetako jolasak. Astegunetan lan egin behar izaten zuen eskolatik irtendakoan; igandetan bakarrik izaten zuten denbora jolasean ibiltzeko. Doktrinara ere joan behar izaten ziren. Doktrinara joateko kanpaiak jotzen zituzten 3 bidar, abisu bezala. Doktrina Parrokian ematen zuten. Amak ere etxean erakusten zien doktrina. Amak ez zuen eskolarik, baina doktrina osoa buruz zekien.