Eskolan zer ikasten zuten. Errosarioa errezatzen zuten. Okerren bat egin ezkero, makilakada bat jasotzen zuten. Kanpotik etorritako irakasleak ziren denak. Auzoetan, sakristauek ematen zituzten klaseak, eta sarritan bertakoak izaten ziren, euskaldunak. Herriko eskolan horrelakorik ez du ezagutu gerra ingururarte.