Erromeriak betidanik egon izan dira. Gatzagako jai nagusia irailean izaten da eta berak betidanik ezagutu du bertako erromeria. Otxandio eta inguruko herrietatik gainera jende asko joaten zen Gatzagara oinez. Eskoriatzara jendea nondik etortzen zen. Trena noiz ipini zen ongi gogoratzen du. Gasteizen zein egunetan izaten zen feria; aita sarritan joaten zen Eskoriatzatik bertara oinez, trena egon aurretik.