Umetan baserrian lan asko egin behar izaten zuten. Gariaren inguruko lanak. Lan asko eta gutxi hartu. Baserri guztiak ez ziren berdinak, eta beraiena txikitxoa zen.
- Eta basarrixan, orduan, umetan lan ein biharko zenduen, ez?
- Lana?
- Esan dozu solo haundixak eta…
- Lana, ya lo creo, lana! Besteik ezebez.
- Besterik ezer?
- Lana, ta jan gutxi.
- Ta ze eitten zenduen? Gari-ereitten ibiltzen ziñan ala…?
- E?
- Garixa erein, artua…?
- Ba, garixa ereitten zan ta gero heltzen zanien ebagi eitten zan. Ta eskuekin ebaten zan, gaiñera, garixe. Ezta? Ez oingo bezela makiñiekin ta, eskuekin ebaten zan.
- Lan asko, ez?
- E?
- Lan asko.…
- Las asko. Ba, gero ha trillau eitten zan [larriñak ein] esaten otsien, eitten zan. Ez dakizu? Ta gero garbittu ta lan asko eukitten euen garixek, e! Han lan asko, e! Ta gutxi hartu.
- Ta gutxi hartu?
- Gutxi hartu. Gurien, behintzet, e! Beste batzutan gehixao hartuko zan. [Eta] baserri danak iguelak ez zien orduen be, e! Orduen be ointxe leetxe, ba, baserri onak baeuezen txarrak be bai, e? Guria, ba, [atzenien], ba, txikitxo bat zan. Bai.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)