< itzuli www.eskoriatza.net-era

Umetan morroi joandakoa beste baserri batera

Laburpena:
10 urterekin morroi joan zen inguruko baserri batera. Baserri handia zen eta oso gustora pasa zituen urte batzuk. 13 urteren bueltan, Bergarara joan zen morroi.
Elkarrizketatzailea:
Itziar Alberdi
Elkarrizketaren data:
2005/06/22
Iraupena:
00:40:00
Erref.:
ESK-008 005
Gaia:

Transkribapena:
- Eta zenbat urtekin hasi ziñan lanian kanpuan, basarrittik kanpo?
- Joe… Hamar urteaz kriau.
- Juan ziñan?
- Bai.
- Nora? Inguruko basarriren batera?
- Bai, basarri batera. Baiña ondo egon nitzen, etxien baiño hobeto han.
- Bai, e?
- Etxien baiño hobeto, basarri ona zan… […] ba, gu pobriauek gintzen ta, ba, haik… ondo egon nitzen. Baiña hamabi urte kunplidu baiño lehenao gero fan nitzen Bergarara kriau atzera. Han, barriz…
- Gaizki?
- Gaizki, ba… Onbre, bestien moduen ez, behintzet.
Proiektua:
Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Edizioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42