< itzuli www.eskoriatza.net-era

Herriko pertsonai ezagunak

Mp3
Barbara Bengoa ( 1926/12/04 )
Laburpena:
Oso auto gutxi. D. Jesús medikuak motorra zuen. Mediku, irakasle eta abadeei berorika egiten zitzaien. Herriko pertsonai garrantzitsuak.
Elkarrizketatzailea:
Ainhoa Segura Arkauz
Elkarrizketaren data:
2002/01/01
Iraupena:
00:45:00
Erref.:
ESK-007 004
Gaia:

Transkribapena:
- Orduen, medikuek-eta be ez zaukien automobillik. Ez? Medikue-ta be oiñez?
- Medikuek be oiñez… Motorraz akordetan naz ni, Don Jesusek motorra euken. Orduen lehelengokuek motorrak eukiko euen.
- Motorra euken?
- Motorra, bai. Akordetan naz ni don Jesus motorrien etortzen zana. Bai.
- Orduen medikue ta abadie ta dana “don” izeten zien, ezta?
- Bai, bai, abadie eta medikue “don”.
- Eta maistrue edo maistrie?
- Bai, haik be “don”. “Doña Petrita” edo “Doña Maria” edo “Doña los que sea”, “doña” edo “don”. Lehen “don” ifintten jakuen. Bai.
- Eta abadiei be “beroi” esaten jakon?
- “Beroi”, abadiei “beroi”.
- Bai, hori errespetuzkua izengo zan, ezta?
Proiektua:
"Leintz bailarako ahozko ondarea" beka.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Edizioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42