Marulandako erromeria, oso ezaguna. Marin-en, Madalenak ospatzen ziren; San Bartolome jaiak ere oso ezagunak ziren eta onenak, Gatzagako Andra Mariak. Alde guztietara oinez joaten ziren; gerora bizikleta ere izan zuten. Oso auto gutxi zeuden garai hartan; erromeria ere bidean egiten zen.
- Eta erromerixie esan dozu hemen Maulandakue zala…
- Maulanda…
- Baiña, bestela, beste nunbaittetako… beste nunbaitteko jaixek zienien-ta faten zitzien?
- Jaixek zienien bakotxa berera be bai. Jaixek zienien Maringo… Madalenak Mariñen. Ba, Madalenetan egun pare baten Mariñera faten gitzen. San Bartolome Gaztañixen; beste geun pare baten San Bartolomera faten gitzen. Ta hemen inguruen fiesta onenak Gatzagan.
- Gatzagakuek?
- Gatzagako Andra Marixek “indiscutible”. Han hiru-lau eguneko fiestak onen-onenak.
- Bai. Ta atsalde-pasa edo egun-pasa edo zela faten zitzien?
- Bai, atsalde-pasa.
- Bazkalostien?
- Bazkalostien komenta. Komenta bazkalostien faten gitzen. Bai. Oin baiño goxau. Oin baiño goxau. Klaro, bai, illunkararako etxera etorteko, illunkararako etxera etorteko, lehenau. Bazkalostien, ba, nik dakit lauretan edo… ze… erromerixia ekin bihar illunkararako etxera etorteko, gure gazte-denporan.
- Eta oiñez, ezta, alde batera ta bestera?
- Oiñez, oiñez, oiñez. Bai, bai. Orduen ez euen automobillik eta zeraik. Gero bizikletie euki neuen neuk be, baiña…
- A, bai? Euki zauen bizikletia, e?
- Bai, bai. Bai, gu [Jesusa-errotako] tokixen bizikleta asko [ibiltzen gitzen]. Asko, bai. Baiñe gure neskatilla-denporan oiñez: Mariñera be oiñez eta Gaztañixera be oiñez. Ze automobil euen, ba, orduen be? Pentseizu ze automobil egongo zan, Gaztañixen kamiñuen egoteko erromerixia! Ta Maulandan kamiñuen egoteko! Ni akordetan… Ni erromerixan Maulandan egon ta, pentseizu, atsalde guztien, e! Illunkarara arte, atsaldien ekin ta, ba, lauretan edo gura danien ekin ta illunkarara arte, bai? Eta nik makiña bat bider automobil bat pasau barik. Bat!
Proiektua:
"Leintz bailarako ahozko ondarea" beka.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)