Linuarekin harilkia egin eta Eskoriatzara joaten ziren ehulearengana. Bertan oihala egiten zuen. Gerra garaian dena rekisatuta zegoen; oihalik inon erosi ezin eta berak zuen azkenengo zatia saldu zion emakume bati. Kirruzko piezak arriorako gordetzen ziren.
- Ta holaxen. Liñuek lan asko dako. Gero eruten gittuen, [pelotak in], egosi, madejak ein… harilkixe esaten jakon. [Bueltaka-bueltaka fan] katxarro bat, madejie sartu han ta obilluek eitten zien. Hareik obilluekin Eskoriatzara faten gintzen, ehulie euken izena. Honek bai ezautu dau.
- Nik ez dot [baserrikue esan], nik…
- Han telie eitten euen, makinie euken ta telie etaraten eben handik. Telie.
- Bestela ezin atara hemen telaik?
- Ez.
- Izarak eitteko ta alkondarak ta holako gauzak. Gerra-denporan, baneuken nik pieza bat etxien sobrauta, ta Eskoitzako andra bat etorri jaten —[ha be hil zan] ta—… etorri jaten aber salduko noskion zerak eitteko, frakak-eta eitteko. Tinttau, telaik ez euen orduen, dana rekisauta euen, dana zerrauta, ta ez euen, eta frakak [ein] ta eitteko telie […] saldu notsen. Bai. Ha pozik fan zan.
- Eta hareik gero, izerak eta horreik danak gorde eitten zien gero arriorako edo ze eitten zan?
- […]
- Kirruzko… bai, fiñenak bai, fiñenak gorde eitten zien, arriua edo batenbati erregalau edo eitteko. Bai. Bestela etxerako isten zien, etxien […]. Ohietan ifintten gittuen ta haik beruauek zien, baiña garbiketako latzauek.
Proiektua:
"Leintz bailarako ahozko ondarea" beka.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)