Lihoak (linuak) lan asko du. Txarrantxa txikiak, orraziak modukoak. 3 liho klase: lihoa; "karraskia", etab. Lihozko arropak; izarak. Latsarrian arropak garbitzen zituen bitartean, bertan babak egosi izan zituen behin edo behin.
- Liñuen zera esplikau biher dotsazu!
- Bai, liñuek lan asko, lan asko. Andrak etorten zien txarrantxa txikitxuekin, orrazixek moduen. Hiru klase egoten da liñue: liñue, karraskie… zakuek eta eitteko, hola, bastuena karraskie. Liñue…
- Lehenengo trangau, trangau ta gero pasatzen da txarrantxa bat. […]
- Liñue izarak eitteko fiña. Hiru klase egoten zien. Lan asko dako liñuek.
- Eta alkondarak eta horrek latzak izengo zien, ba?
- Ez, ez, alkondarak ez…
- Ez zien eitten?
- Ez.
- Bai, bai!
- Bueno, bai, eitten zittuen, eitten zittuen alkondarak.
- Alkondarak?! Gure aittejaunek kriston alkondarie […]!
- Bai, bai, eitten euen. Bueno, ixilik. Alkondara kamixak eta […] baiña orduen bai.
- […]
- Ta izarak, izarak zabalak, fuertiek. Ni jota nao han. Labaderue daukau handikaldien —abandonauta dao, baiña—, hantxe joten nittuen erropak. Egositta be banao ni han erropie. Egositta lapikue be bai etxera etorten ibili barik. Egurtxo bi ifini holan ta lapikue ifini erdixen ta babak egositta nao ni han. Biheko! Bai. Ta, holaxen. Liñuek lan asko dako.
Proiektua:
"Leintz bailarako ahozko ondarea" beka.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)