< itzuli www.eskoriatza.net-era

Baserritarren harremana abadeekin

Mp3
Maximo Lezeta Madinabeitia ( 1917/04/15 )
Beste hizlari batzuk:
Encarna Ibabe Uribeetxebarria (1921/03/25)
Laburpena:
Hamarrenak eta primiziak abadeei. Baserri batzuetan dirurik ez eta hildakoan eklizkizuna egiteko ere arazoak.
Elkarrizketatzailea:
Ruben Beitia Sasiain
Maider Irizar Kortabarria
Ainhoa Segura Arkauz
Elkarrizketaren data:
2002/10/31
Erref.:
ESK-001 019
Gaia:

Transkribapena:
- Ta lehen elixiai ta emuten jakon…
- Koño! Lehen esan dou uezabai, zera, errentero, garixek-eta esan dou…
- Hamarrenak eta premiziak esaten jaten. […]
- Abadiek […]
- Eta egoten zien kasuek, igual, jentie orduen pobrie auen, ta ez auenak pagetan ningunua aukien enterraixua-ta eitteko be orduan, e? Kasu batzuk suertau zien.
- Zer da hori “ningunu”-ori?
- Ba, zuk ez dutsezu pagetan elixiei zeuri perteneziduten jatzune eta, ba, enterraixua eitteko be pegak ifini.
- Bai, pegak ipini.
- Bai. Ez zien… Iñobe ez zan geldittu ein barik, baiñe bai, euren […] ipintzen auen.
- Errentak pagaten ez baotson, enterrazixuak ein be ez igual gero!
- Amenazua, ez?
- Horixe! Bai.
- Onbre, hemen defendiduten zien abadiek. Ba, horrek hamarrenok hamar [erdi…] hillien besterik ez zan, e! Baiñe asko zan orduen, e!
- Garixe ta artue…
- [Orduen be ez auken].
- Garixe ta artue […] abadiei.
- Eta, gaiñera, gero hori errezetan jakien, Aittegurie bat meza ostien papeleti esaten auen. Eta han etxe bakotxak auken gure beste, bere aitte, auttejaune edo gure dauenak, ta gero harena be eruten zan beste anega erdi bakotxena. Ba, [ondikoz ta betikoz], ba, holakotxe gauzakin abadiek be abaeratsak [zauzen hemen].
- Aberatsak ez zauzen, baiña…
- Baiñe…
- Garoik eta artoik erein barik etxien nahikue euken, behintzat!
- Klaro, hori da.
- Abadiek geuk manteniduten gittuen ta sakristaue be bai, ta […].
- Hamarrenak, eta bestia ze esan dozu?
- Premiza edo…
- Bai, hola esaten zan. Hori esaten dau… Eske oin ez dia […]. Jangoikuan legeko mandamentuek dia hamar eta ama eliza santuarenak die bost. Eta han esaten dau: “Hamarrenak eta premiziak elixari pagatzea”. Han hola saten da. Eta, ba, ez zan asko, baiñe bueno. Ez zauenak sinisketan be baeuezen orduan be, jentie ekindda euen, ta bestekaldeti, ba, ezin auen […].
Proiektua:
"Leintz bailarako ahozko ondarea" beka.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Edizioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Copyright:
Eskoriatzako Udala
 Eskoriatza.net - Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 44 07   /  Faxa: 943 71 40 42