Baserrian lana ugari ume-umetatik. Ardia jezten zenbat urterekin ikasi zuen. Amak gazta egiten zuen eta Arrasatera joaten zen saltzera. Etxe jabeak, errenteroak.
- Lan asko eitten zan gero baserrixan, e! Lan asko. Asko lana, e!
- Txikittatik gaiñera.
- Bueno! Nik ardixek batzen ikesiko nauen zortzi urte baiño lehenao! Ikesiko ez neuen, ba? Bai, bai. Ta ardixek batu goixen, e! Etxien-ta ez; han goixen. Ta handik ekarten zan esnie gaztaie eitteko. Amak eitten euen gaztaie. Ta lehen esan dodana, gaztaitxuokin, arrautzakin Mondraura faten zan astuaz. Honek maiorazkuok-eta hainbeste ez, honek ez euen hainbeste biheleku eukitten. Honek [...]. Honek errenterue eukitte euen orduen, ta harek... Ez dakik? Zelan gertatzen zan. Lehen esan [dotena]: neskazarren modokoik. Holako [...] edo zer izengo zien.
- Ez nakixen nik holakoik.
- Bai. Maiorazko etxie izan edo errentero izan diferentia izango zan, ezta?
- Onbre! Izengo ez zan, ba? Errentie pagau edo [iñon] errenterue... Errentie eukiko euen.
Proiektua:
"Leintz bailarako ahozko ondarea" beka.
Kodifikazioa:
Itziar Alberdi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa:
Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)