Biografia: Aita Gatzagako semea zen eta ama berriz OƱatikoa. Aitaren lana zela eta, Esteban Bergarako San Prudencio auzoan jaio zen 1924an; hala ere 11 urte inguru zituenean, familia osoa Eskoriatzara joan zen bizi izatera. Txirrindularitza eta dantza izan dira bere zaletasun handienak; 80 urtera arte ibili da bizikletan. 46 urtez TESA lantegian ibili da. Buru argikoa, gai horietaz eta antzinako bizimoduaz, oro har, azalpen interesgarriak eskaini ditu.