Biografia: Eskoriatzako Zapategi baserrian jaiotakoa 1910ean. Eskolara joatea gustoko zuen baina laster utzi behar izan zuen familiaren egoera ekonomikoa zela eta; 10 urterekin morroi joan zen inguruko baserri batera. XX. mendean zehar eman diren hainbat aldaketa zuzenean bizi izan ditu eta oso azalpen interesgarriak eskaintzen dizkigu.